jueves, 2 de febrero de 2017

Agate Deuna. Santa Agueda

Datorren ostiralean, otsailaren 3an, arratsaldez, Agate Deunaren eguna  ospatzeko auzotik abestera irtengo gara. 
IGE k antolatutako txisto jana 17:00etan hasiko da eta 18:30ean, patioan, kantatzeko korroan nor bere lekuan jarriko da, taldeak desegin gabe, auzokotik jarraitzeko. Kantaldia girotzeko egoki jantzita etorri beharko dugu bai LHko ikasleak bai helduak; ez baduzue jantzi osorik, ekarri zapia, alkondara zuria eta praka urdinak.
Eskolan makila nahikorik daukagu denontzat, IGE-k erositakoak, beraz ikasleek ez dituzte etxetik ekarri behar.
 * Kaleratzerakoan kontutan hartu behar duzuena:
    - Makilekin kontuz ibiliko gara.
    - Adi egon eta talde osoa elkarrekin joan!!

Espero dugu ondo ateratzea eta euririk ez egitea !!





El próximo viernes, 3 de febrero, por la tarde, saldremos a cantar por el barrio manteniendo la tradición de Santa Agueda. 
A las 17:00 empezará la chorizada organizada por la AMPA y a las 18:30, en el patio, dará comienzo la romería, para continuar por nuestro barrio.  Al cantar intentaremos no romper los grupos. 
Os recordamos que para ambientar la actividad hay que vestirse para la ocasión (alumn@s de Primaria y adult@s); si no disponéis del traje completo es suficiente con el pañuelo, camisa blanca y pantalones azules.
En la escuela hay suficientes palos para tod@s, aportados por nuestra AMPA, así que no hay que traer palo.
 * Durante la salida recordad:
    - Tener cuidado con los palos.
    - Estar atentos a los organizadores y seguir en grupo.

Esperamos que haga buen tiempo y que todo salga  bien.





AGATE DEUNA

Santa ageda ageda
Geure martiri maitea                          denok
Etxe honeri emon eiozuz                  baxua
Zoriona ta bakea.

Gaurko gabean ohitu da
Gure euskalerri maitean                    denok   
Aterik ate abesti gozoz                      altua
Eskari on bat eitea.

Gure eskaria laburra                          denok
Zintzo gogoan euki ba                       altua
Bihotz garbiaz entzun egizu
Gure azkeneko agurra. Ieup!


                AINTZALDU

Aintzaldu daigun agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko al dabe.

Deun agatena batzeko gatoz
Ar-te-a-ga-bei-ti-a-tik
Igaz lez hartu gagizuz eta
Zabaldu zuen sakelak.

Orain bagoaz alde egitera
Agur deutsugu gogotik
Agate deuna bitartez dala
Ez eizue izan dongerik.
Ieup!


No hay comentarios:

Publicar un comentario