jueves, 21 de marzo de 2019

Arteagabeitiako II. Puzzle-Lehiaketa Solidarioa

Arteagabeitiako II. Puzzle-Lehiaketa Solidarioa
Hurrengo maiatzaren 30an, larunbatean, gure ikastetxean ospatuko da Arteagabeitiako II. Puzzle-Lehiaketa Solidarioa  
Lehiaketa goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00etan amaituko da. Ondoren, sarien banaketa ospatuko da eta puzzleen zozketa, bertan dauden parte-hartzaileen artean.

                                                                                                                          
                                                                                                                         


Lehiaketan parte har dezake Lehen Hezkuntzako lehenengo maila gorako edozeinek, eta lehiatuko dira bikoteka maila desberdinetan, daukaten adinaren arabera. 
Mailak honako hauek dira:    
- A Maila :………………………...LEHENENGO MAILA: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. ikasturteak
- B Maila:………………………….BIGARREN MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. ikasturteak
- C Maila:………………………….HIRUGARREN MAILA: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasturteak
- Familia-Maila……………. Gehienez 4 pertsona eta gutxienez 12 urte baino gitxiagoko ume bat.
* Haur Hezkuntzakoek parte har dezakete lehiaketatik kanpo.
Izena ematea lehiaketaren egun berean izango da, stand-era ailegatu ahala eta, maila ezberdinetako mahaiak, libratu einean beteko dira. 

Pertsona/maila bakoitzeko 2 € ordaindu behar dira. Ordainketa, lehiaketaren egunean bertan egingo da harrera gunean. Diru sarrera hauek Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea, ULERTUZ-i zuzenduta daude.
Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko, ondoren jartzen dizuegun pdf-a deskarga dezakezue.
                                                                     
Sakatu HEMEN 
  
Bai txikiei, bai helduei, animatzen zaituztegu parte hartzera. Eta ez ahaztu, inportanteena ez dela irabaztea, baizik eta une atsegina eta dibertigarria izatea zuen senide eta lagunekin. Eta batutako diru guztia asmo on batetarako da. 

30ean elkar ikusiko dugu!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario