Hurrengo maiatzaren 30an, larunbatean, gure ikastetxean ospatuko da Arteagabeitiako II. Puzzle-Lehiaketa Solidarioa
Lehiaketa
goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 19:00etan amaituko da. Ondoren,
sarien banaketa ospatuko da eta puzzleen zozketa, bertan dauden
parte-hartzaileen artean.
Lehiaketan
parte har dezake Lehen Hezkuntzako lehenengo maila gorako edozeinek,
eta lehiatuko dira bikoteka maila desberdinetan, daukaten adinaren
arabera.
Mailak honako hauek dira:
- A Maila :………………………...LEHENENGO MAILA: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. ikasturteak
- B Maila:………………………….BIGARREN MAILA: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. ikasturteak
- C Maila:………………………….HIRUGARREN MAILA: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasturteak
- Familia-Maila……………. Gehienez 4 pertsona eta gutxienez 12 urte baino gitxiagoko ume bat.
* Haur Hezkuntzakoek parte har dezakete lehiaketatik kanpo.
Izena
ematea lehiaketaren egun berean izango da, stand-era ailegatu ahala
eta, maila ezberdinetako mahaiak, libratu einean beteko dira.
Pertsona/maila
bakoitzeko 2 € ordaindu behar dira. Ordainketa, lehiaketaren egunean
bertan egingo da harrera gunean. Diru sarrera hauek Bizkaiko Haur Gorren Familia eta Lagunen Elkartea, ULERTUZ-i zuzenduta daude.
Bai
txikiei, bai helduei, animatzen zaituztegu parte hartzera. Eta ez
ahaztu, inportanteena ez dela irabaztea, baizik eta une atsegina eta
dibertigarria izatea zuen senide eta lagunekin. Eta batutako diru guztia
asmo on batetarako da.
30ean elkar ikusiko dugu!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario